Laburpena. Bekara aurkezteko, norberaren lanaren laburpen txiki bat eta egingo den proiektuaren nondik norakoak azaldu beharko dira lehendabizi. Horretarako, Eibarko Udalak eskuragarri jarri du proposamenak online jasotzeko web orrialdea.
Onuradunak. Mercedes Kareaga beka norbanakoek nahiz berariaz diru laguntza erdiesteko osaturiko lantaldeek jaso ahal izango dute.
Euskara. Ikerketa lana eta memoria euskaraz egin beharko dira, eta lehen mailako ikerketa-iturri izango da Eibarko udal artxiboa.
Diru laguntza. 9.000 euroko laguntza jasoko du bekaren irabazleak.
Epea. Hogei hilabeteko epean amaitu beharko da lana. Onuradunek, hiru hilabetetik behin aurkeztu beharko dute ordura arte osatua duten lana.
Epaimahaia. Eibarko Udaleko, Ego Ibarra batzordeko eta EHUko kideek osatuko dute bekako epaimahaia
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.