Motzean

Zure kirol ibilbideko zer une nabarmenduko zenuke?
Egin ditudan kirolak buru-belarri bizi izan ditut. Oso zaila egiten zait momentu jakin bat aukeratzea. Arraunean, Kontxako Bandera. Boxeoan, Espainiako bigarren txapelketa. Ilusio berezia egin zidan: konfirmatu nuen lehena lortzea ez zela kasualitatea izan. Errugbian, Gipuzkoako selekzioarekin Argentinako selekzioaren aurka jokatutako partida.
Kirol bat?
Momentuaren eta egoeraren arabera.
Kirola ala hedabideak?
Kirola.
Zaletasunen bat?
Kirola egiten ordu dezente pasatzen ditut. Kantatzea eta dantzatzea ere asko gustatzen zait.
Nolakoa da Manu Maritxalar kiroletik kanpo?
Tipo normal bat izaten ahalegintzen naiz, eta hori aldarrikatzen dut. Ez zait batere kostatzen ezagun bat ikusita agurtzera gerturatzea.