Oñatiko sortzaileen hitzak hartu, moldatu eta kantu bihurtu dituzte Arantzazu eta Mirari Sagarzazu Sacristan Oñatiko ahizpek. 11 pieza osatu dituzte; Itziar Ugarte Irizarren Frogak poema dauka oinarri horietako batek. Ane Irazabal Martins (ahotsa) eta Aitor Regueiro Plazaola (ahotsa eta gitarra) dira musikariak.
Maite ditut dena berdin ez dela frogatzen duten pertsonak
ni etxe hartan jaio nintzen
hemen lehen ibai bat zegoen
zura, argazkiak, orriak,
azalak, apalategiak
urtero berri den berdea
itsasoa den ate irekia
maite ditut oroitzen direnak
inorenak ez diren bihotz denenak
hemen egon ziren
hemen egongo dira
eta bitartean gaudenak.
Leave a Reply