Maite Sarasua Aralarren eledun Batzar Nagusietan

POLITIKA. Maite Sarasua Letamendia (Zarautz, 1959) izango da hemendik aurrera Aralarren bozeramailea Gipuzkoako Batzar Nagusietan, Rebeka Uberaren ordez. Aralar alderdian, Hego Euskal Herriko eta Gipuzkoako zuzendaritzetako kide da. Gainera, Senaturako hautagai izan zen Amaiur koalizioan, Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan. Uberak, berriz, Eusko Legebiltzarrean buru-belarri lan egiteko utzi dio bozeramaile izateari.