Euskara?
Bizitza.
Euskara batua?
Bizitza areagotua.
Euskalgintza?
Familia handi bat.
Euskaraldia?
Bi urtean behin egiten den zerbait, baina sarriago eta indartsuago funtzionatu beharko lukeena.
Hizkuntzak?
Aberastasun izugarria.
Itzulpengintza?
Nire lanbide bat. Asko zor diot bizibide eta jakinbide gisa.
Idazle bat?
Ez da erraza… [Gabriel] Aresti pertsona garrantzitsua izan da, eta Lizardi ere bai [Jose Maria Agirre Egaña, Xabier Lizardi].
Liburu bat?
Biblia. Asko ematen du liburu horrek.
Bizitzeko toki bat?
Euskal Herria ez da txarrenetakoa, bertako balioez eta errealitateaz jabetzen asmatuz gero.
Damurik badaukazu?
Ez. Oro har, nahiko konforme nago egindakoarekin.
Aholku bat?
Egiten den hori gustura eta pozik egin.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.