Motzean

Euskara?
Aberria.
Bertsoa?
Plazer zaharra.
Bertsolari bat?
Bat-batean ezagutu dudan onena, Andoni [Egaña], baina hustu ezin zen ganbara zen Txirrita [Jose Manuel Lujanbio].
Kazetaritza?
Axaleko dirdira.
Irakaskuntza?
Bokazio bat.
Ikerketa lana?
Gozamena.
Filosofia?
Prostituzioa.
Filosofo bat?
Heraklito [Efesokoa, antzinako Greziako filosofoa].
Idazle bat?
Hans Magnus Enzensberger.
Liburu bat?
Azkenaldian obsesionatua naukana: El espejo de las ideas (Ideien ispilua).
Zaletasun bat?
Bizikleta eta kantua.
Damuren bat?
Pena bat daukat: ez genuela asmatu iraultza behar bezala egiten.
Aholku bat?
Ausardia izan bide propioak urratzeko.