Urriaren 14an hasi zen Euskadiko Filmategiak antolatutako Euskal Emakume Zinemagileak zikloa. Azken hiru saioak falta dira; horietatik lehenengoa gaur izango da, Donostiako Tabakaleran.
Gaur (19:00).
Maru Soloresen Aztarnak. Euskaraz eta gaztelaniaz.
Abenduak 9, ostirala (19:00).
Yolanda Mazkiaranen Anderea. Euskaraz eta gaztelaniaz.
Abenduak 16, ostirala (19:00).
Amaia eta Aitor Merinoren Asier eta biok. Euskaraz eta gaztelaniaz.