AP-8ko zaborrak, baimenik gabe, mendialdean

Hainbat urtez aldundiak azpikontratatutako zenbait enpresa legez kanpo hondakinak pilatzen aritu dira Usurbilen, Aritzeta eremuan, AP-8 autobidearen bazterreko mendialde batean. Hala aitortu diote zeregin horietan aritu diren langile batzuek BERRIAri. Urtsuaranen (Idiazabal) eta Alegian ere antzeko eremuak daudela salatu dute langile horiek. Horrez gain, langileen lan baldintzak ez direla errespetatzen ere salatu du ELA sindikatuak.

Leave a Reply

Your email address will not be published.