Motzean

Donostia?
Sehaska.
Donostiako txoko bat?
Kanpandegi kalea gustatzen zait [Parte Zaharrean].
Paris?
Ikuskizuna.
Danborrada?
Donostiarrismoa.
Danborra ala kupela?
Danbor nagusia.
Placido Ezeiza?
Lagun bat.
Maurizio Etxaniz?
Idealista bat.
Raimundo Sarriegi?
Jaiaren oinarria.
Pertsonaia historiko bat?
Bakarra dago: San Sebastian.
Zaletasun bat?
Bizitzea.
Zenbat hizkuntza dakizkizu?
Gaztelania. Baina denak entzuten ditut… Inoiz ez dut eduki arazorik; dena ulertzen da mimikarekin.
Jaso dituzun sarien artean ederrena?
Gastronomikoki, Amara Berriko danborradan eman zidatena: txokolatezko danbor handi bat eman zidaten. Astebetez aritu ginen txokolatea jaten.
Momentu historiko bat?
2023ko urtarrilaren 20a. Oraina. Beti.
Zerbaiten damurik baduzu?
Zerbaitetarako balio al du horrek? Alferrik da.