Ikus-entzunezkoekin gozatzeko aukera emateaz gain, argazki erakusketa bat ere ikusgai dago aurtengo Cimasub Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloan, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean. Otsailaren 6an inauguratu zuten erakusketa, eta hilaren 24ra bitartean egongo da zabalik. Lehiaketan parte hartu duten 24 argazkirik onenak aukeratu dituzte. Lasarte-Oriako erakusketaz gain, Donostian Anoetako Kirol Etxean ere ikusgai egongo da beste erakusketa bat, ekainera bitarte. Kasu horretan, iazko lehiaketako argazkirik onenak ikusi ahal izango dira.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Leave a Reply