2015ean June Sanchez Tolaretxipi beka sortu zuen Juneren Hegoak elkarteak, June Sanchez Tolaretxipi zena gogoratzeko, haurren minbizia ikertzeko eta haur horien eta haien familien bizitza hobetzeko. Laugarren aldiz antolatu dute, eta berezitasuna da finantzaketa kolektibo bidez bilduko dutela dirua. 3.000 eurokoa izango da beka, eta Migranodearena.org atarian egin daiteke ekarpena.
“Ikerketarako ez dago aurrekontu handirik, baina ikerketa behar-beharrezkoa da gaixotasun hauei aurre egiteko”, diote elkarteko kideek. Lehen beka Idoia Garcia Camino doktoreak jaso zuen; beste biak, Bizkaiko Gurutzetako ospitaleko Pediatriako buru Itziar Astigarraga ikertzaileak eta haren lantaldeak.
Leave a Reply