Euskal Herriko malekoiren bat edo Habanakoa duzu nahiago? Habanakoa. Hamaika mundu elkartzen dira Habanan, eta denetik topatu dut. Ez dago aspertzeko denborarik. Bakarra da munduan.
Arroza babarrunekin edo arroza kubatar erara? Hasieran ez nuen ulertzen nola okurritzen zitzaien arroza eta babarrunak nahastea; uste nuen bakoitza goxoa zela aparte janda. Baina orain, arroza egiten dudanean, babarrunak botatzen dizkiot. Orduan, arroza congri-rekin nahiago.
Habanako jai giroa edo txosna? Txosna. Kuba triste dago momentu honetan.
Rona ala patxarana? Euskal Herrian ere oso ronzalea nintzen; beraz, rona esango dut.
Kubako usain bat? Tamarindoarena.
Zigarroa edo Habanako puru bat? Hemen tabakoa deitzen diete guretzat puru direnei. Bestelako puruak dira, eta gustatzen ari zaizkit.