ELURRA MARA-MARA ITSASERTZERAINO

Igaro astebururako elur eta izotz iragarpenak egin zituzten meteorologoek, eta bazter askotan elurra egin zuen, batez ere Gipuzkoako barnealdean. Aste honetan ere izan da bazterrak zuri-zuri ikusteko aukera, eta elurra itsasertzeraino heldu da; horren adierazgarri da argazki hau: astelehenean egindakoa da, Uliako gainean, Donostian. Aste haisieran negu giroak hainbat eragozpen eragin zituen errepideetan, baina asteak aurrera egin ahala, urritu egin dira arazoak.