%50: bakardade sentipena duten herritarrak

Bakarrik bizi diren 65 eta 80 urte bitarteko 176 herritarrekin hitz egin du Azpeitiko Udalak —321 azpeitiar daude guztira—, haien egoeraren berri izateko. Emakumeak dira ikerlanean parte hartu duten herritarren %73,9, eta parte hartzaile gehien-gehienek, %91,5ek, familia dute Azpeitian. Parte hartzaileen erdiek —horietatik gehienak, alargunak—, aitortu dute batzuetan bakarrik sentitu izan direla.