Emakumea, etorkina eta preso ohia, kamera aurrean. Hego Euskal Herriko espetxeetan dauden amatasun unitateak.

Emakume etorkinei laguntza ematen dien Bidez Bide elkartea dokumental bat prestatzen ari da. Euskal Herriko espetxeetan preso egon diren emakume atzerritarrak izango dira bertako protagonista, eta proiektua hasita daukate dagoeneko. Gizarteak kolektibo horren berri izatea da helburuetako bat.

Hego Euskal Herriko espetxeetan ez dago amatasun unitaterik. Ondorioz, preso bat ama bada edo haurdun gelditzen bada, ezin du zigorra bete bere bizilekutik gertuen duen kartzelan.