Enara arrunta
• Paparra gorrixka dauka, eta sabela, argia.
• Isats luzea dauka, eta sarde itxurakoa.
• Hegaldi azkarrak egiten ditu.
• Buztinezko habia egiten du, ontzi ireki moduan.
• Zortziehun intsektu jaten ditu egunean.
Enara azpizuria
• Paparra eta sabela zuriak ditu.
• Isats laburra dauka.
• Hegaldi lasaiak egiten ditu.
• Buztinezko habia egiten du, oso sarrera txikiarekin.
• 530 intsektu jaten ditu egunean.
Sorbeltz arrunta
• Kolore ilunekoa da.
• Isats laburra dauka.
• Oso hegaldi azkarrak egiten ditu.
• Arrailen barruan egiten du habia: harrietako zuloetan, teilen azpian…
• 55 kilo intsektu jaten ditu urtean.
Leave a Reply