Motzean

Norekin egingo zenuke dantza?
Ez naiz melomanoa. Baina, bateren bat aukeratzekotan, Vitali Safronkinerekin. Koreografoa da, eta nire irakaslea izan zen.
Non egingo zenuke dantza?
[Donostiako] Viktoria Eugenia antzokian.
Sekula dantzatu duzu han?
Ez. Ez dut aukera askorik izan jendaurrean dantza egiteko.
Noiz duzu hurrengo dantza saioa?
Maiatzaren 13an, Ordizian. Jon Maia etorriko da Kantu bat gara ikuskizunarekin eta hor egingo dugu dantza. Ohore bat izango da.
Zein da dantzatzeko abesterik onena?
Edozein da aproposa.
Zein musika entzuten duzu?
Pop zalea naiz. Michael Jackson, Beyonce…; horrelakoak gustatzen zaizkit.