ALDARRIKAPENA ETA KIROLA, BAT EGINIK

Kirola eta aldarrikapena uztartu, eta 3.000 emakume lasterkarik Donostiako kaleak hartu zituzten igandean, inoiz egin den Lilatoirik jendetsuenean; iaz baino 600 parte hartzaile gehiago izan ziren. Elena Silvestrek irabazi zuen lasterketa. 1990ean antolatu zuten lehen aldiz Lilatoia, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira; 115 parte hartzaile inguru izan ziren.