M. G.
2019ko udal hauteskundeetan Gipuzkoako udalerri bakar batean ere ez ziren nagusitu PP eta Elkarrekin Podemos, eta ez zuten alkatetzarik eskuratu. Orduan baino udalerri gehiagotan aurkeztuko dira oraingoan.
PPk 45 udalerritan osatu ditu zerrendak (2019an, 26tan). Alderdiko ordezkarien esanetan, “ziklo aldaketa” hasi da, eta inoiz ez dituzte Gipuzkoako hainbeste hautagai izan, “baina kasu askotan nahiago izan dute beraiena ez den herri batean izan, oharkabean gehiago pasatzeko”.
Elkarrekin Podemos koalizioa Gipuzkoako 23 udalerritan aurkeztuko da guztira aurtengo udal hauteskundeetan; tartean, 2019koetan ez bezala, Astigarragan, Azpeitian, Beasainen, Deban, Lezon, Oiartzunen, Mendaron, Mutrikun eta Urnietan.
Leave a Reply