Motzean

Hegazti bat?
Asko ditut maiteak: okila, martin arrantzalea, ur zozoak… Asko esan ditzaket.
Argazkiak ateratzeko toki bat?
Ibaian ibiltzen naiz gehien.
Azpeititik kanpo argazkiak ateratzeko beste tokiren bat?
Bi urtean behin-edo Lleidara, Buseura [Katalunia] joaten gara emaztea eta biok. Jordi Canutek proiektu oso interesgarria du han, eta Europako toki bakarra da lau putreak batera ikus daitezkeena: putre arrunta, sai beltza, ugatza eta sai zuria.
Argazkilaritza ez den beste zaletasunik?
Mendian ibiltzea gustuko dut, baita bizikletan ibiltzea ere. Gaztetatik ibiltzen naiz bizikletan. Urrakira eta Martirietara-eta joaten naiz; aldapan ibiltzea atsegin dut bereziki.