Motzean

Garaipen edo lorpenik bereziena?
Italiako Giroko hirugarren postua. Mendiko azken etapan galdu nuen maglia arrosa, eta gogotik borrokatu behar izan nuen hirugarren amaitzeko. Nire irudia beti izan da azkeneraino borrokatzea.
Unerik txarrena?
Lagun min bat galdu nuenekoa. Txikitan gertatu zitzaidan, Oriako Txirrindulari Eskolan batera geundela. Ibaira erori zen auto istripu batean. Horrek markatu egiten du bizitza; beste gauzek konponbidea dute.
Itzuli handietako bat?
Handiena Frantziako Tourra izan da eta izango da, baina ez nuke jakingo bat aukeratzen.
Proba bat?
Paris-Roubaix. Ez dut inoiz korritu, eta ez nuke inoiz korrituko. Irabazten duenaren aurrean txapela kenduko nuke.
Txirrindulari bat?
Miguel Indurain. Maisurik onena, berriz, Tony Rominger.
Eta gaur egungo bat?
Tadej Pogaçar. Igotzen ona da, txinparta du, eta erlojupekoan oso ona da.