Ama?
Zoragarria. Eredugarria.
Aita?
Erronkazalea eta euskaltzalea.
Antzerkia?
Nire etxea.
Antzezlan bat?
Garbiñe, lehen euskal antzezlan feminista, Katalina Eleizegirena, eta Zaldi Urdina.
Film bat?
20.000 especies de abejas [20.000 erle espezie].
Antzokia, telebista edo zinema?
Hirurak.
Aktore bat?
Asko gustatzen zaizkit, baina, tira, Kike Diaz de Rada esango dut. Oso aktore ona.
Antzerki zuzendari bat?
Oso onak eduki ditut, baina Eva Redondok erakutsi dit bidea.
Euskara?
Hizkuntza bat, pentsatzeko modu bat.
Zeri diozu beldurra?
Gizartearen hoztasunari. Gerra batekin bizitzera ohitu gara; horrek beldurtzen nau.
Zerbaiten damurik baduzu?
Ez. Bizi izandako guztia daramat nirekin.
Aholku bat?
Ez galdu jakin-mina, eta gozatu antzerkiaz.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.