Phyllida Barlow ezagutzeko tailerra, bihar

Hernaniko Txillida Leku museoan Phyllida Barlow Erresuma Batuko artista garaikidea ezagutzeko aukera izango da bihar. 1944an jaio zen, eta aurten hil da. Familientzako tailer bat prestatu dute. Artista gisa oso bestelakoak dira Eduardo Txillida eta Phyllipe Barlow, baina kontzeptu berdinak lantzen zituzten bi artistek (espazioa, eskala, materialak…), eta horregatik elkartu dituzte gune berean.

Barlowk egiten zuen moduan, birziklatutako materiala erabiliko dute bihar ere. 11:00etan hasiko da tailerra, eta 6 euro ordaindu beharko dira. Museochillidaleku.com webgunean eman daiteke izena.

Leave a Reply

Your email address will not be published.