Motzean

Zuzenbidea?
Lana.
Ibilbide osoko garai on bat?
Euskaltzaleen Topagunean pasatutako urteak, orokorrean.
Garai txar bat?
Epaiketaren bat galdu izan dudanean, edo bezeroarekin desadostasuna izatean.
Zer gustatzen zaizu zure lanetik?
Jendearen sukalderaino sartzen naizela, oso gertuko harremana dela.
Txoko eta toki berezi bat?
Nire etxeko terraza.
Zaletasun bat?
Irakurtzea asko gustatzen zait, eta baita lagunekin korrika egitea eta organoa jotzen ikastea ere.
Euskara?
Nire zati bat.
Euskaraldia?
Hori ere, nire zati bat.
Zeri diozu beldurra?
Sufrimenduari.
Zerbaiten damurik baduzu?
Baditut batzuk, baina ez dut atzera begiratzen.
Aholku bat?
Ez zait gustatzen aholkuak ematea.