Edukiontzi bidezko bilketaren aldekoen bilera

SEGURA. Zaborrak biltzeko edukiontzi bidezko sistemaren aldeko taldea sortu da Seguran, eta lehen bilera atzo egin zuten. Edukiontzi bidezko bilketa egiteko “bere garaian dirutza” gastatu zela eta, orain horiek erabiltzeko deia egin dute, edukiontzi berriak erosten “dirua alferrik ez xahutzeko”. Taldekoen ustez, “gaur egungo bilketa sistema egokia da hondakinak sailkatuta jasotzeko”.