Kostaldeko geoparkean bihar hasiko dira bisita gidatuak

Zumaia eta Mutriku artean dagoen geoparkean bihar hasiko dira bisita gidatuak egiten. Flyscha, karsta eta kultura, hiru eremu horietan sailkatzen dituzte bisitak, eta oinez, itsasontziz edo zaldiz egin daitezke. Laster, ingelesez eta frantsesez ere jarraitu ahalko dira bisitak, audio gidak erabiltzen hasiko baitira.