Bosgarren edukiontziaren erabilera urria salatu dute

DONOSTIA. Eguzkik adierazi duenez, Donostian bosgarren edukiontzia ezarrita dagoen bi auzoetan, Grosen eta Amaran, urria da oso horren erabilera; Amaran auzoen %27k erabiltzen dutela esan du, eta Grosen %16k. Erabiltzeko izena emanda dauden horien artean, gainera, erabilera sarri askotan ez dela egunerokoa izaten salatu dute. Eguzkirentzat ez da hauturik onena.