Futbola?
Dena izan da niretzat, eta beti eramango dut bihotzean.
Reala?
Realean baino hobeto ez naiz inon egon. Gainera, Tximist [Juan Carlos Samaniego] oso garrantzitsua izan zen Realean jokatu nuen garaian.
Futboleko erreferente bat?
Nire bizitza estiloagatik, Vero Boquete.
Gaur egungo jokalaririk onena?
Irene Paredes.
Arte munduko erreferente bat?
Jackson Pollock.
Bizitza markatu dizun aldi bat?
Belauneko lesioa izan nuen eguna eta ondorengo errekuperazio urteak.
Zerbaiten damurik ba al duzu?
Ez naiz ezertaz damutzen. Hanka sartzeak egin ditudan arren, beti egin izan dut egokiena iruditu izan zaidana.
Amets bat?
Ez da ezer materiala: ni eta ingurukoak ondo eta lasai egotea amesten dut.
Bizitzarako duzun leloa?
Gozatu dezagun bidaia honetaz.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.