Udako egutegia

Aiako Agorregi burdinola eta errotak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da udan. Bisita gidatuak euskaraz (11:15) eta gaztelaniaz (12:00) eskainiko dituzte uztailetik irailera:

Uztaila eta iraila. Larunbat, igande eta jaiegunetan zabalduko dute burdinola.

Abuztua. Ostegunetik igandera zabalduko dute burdinola.

Erreserbak. Informazioa eskuratu edo izena eman nahi duenak 943-83 53 89 zenbakira dei dezake, edo iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzi. Ez da sarrerarik ordaindu beharko.

Leave a Reply

Your email address will not be published.