Motzean

Desio bat?
Gizartea aldatzea. Errespeta gaitzatela.
Bizitzako erreferente bat?
Ruth Ortiz; Jose eta Ruth Breton haurren ama. Indarkeria matxistarekin oso kabala eta osoa den pertsona dela iruditzen zait. Ez du hedabideetan atera nahi, baina ama guztiei lasaitasun handia ematen digu. Tere Saez ere bai, Astelehen Lilakoa. Oso borrokalaria da hura ere gai honetan.
Damuren bat?
Ez. Askotan huts egin dut, baina damutu, ez.
Indarkeria matxista jasan dutenentzat aholku bat?
Zerbait eskaintzen dion jendearengana gertura dadila, ez kentzen diotenengana.
Zeri diozu beldurra?
Heriotzari bakarrik.