Berdintasunaren alde eta emakumeen kontrako indakeriaren aurka tokiko gobernuetatik kudeatutako programa eta zerbitzuak bultzatu, indartu, koordinatu eta ebaluatzen ditu Berdinsareak. Gipuzkoan, 16 udal daude Eudelen programa horretan: Arrasate, Azkoitia, Azpeitia, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Ezkio-Itsaso, Hernani, Legazpi, Mutriku, Tolosa, Urretxu, Usurbil, Zarautz eta Zumarraga. Berdinsareak tokiko erantzunaren eraginkortasuna hobetu nahi du berdintasunaren arloan, eta lotura lanak egin nahi ditu tokiko erakundeen eta udalez gaindiko beste erakundeen artean.
Berdinsareak badu ahaide txikia ere: Berdinbidea. 10.000 biztanle baino gutxiagoko udalei berdintasunaren arloan aholkua emateko zerbitzua da. Hala, mankomunitate edo eskualdeko bilerak antolatu eta koordinatzen dira, esku hartzeko estrategiak finkatzeko, esperientziak trukatzeko eta udalerri parte hartzaileen arteko sinergia sortu edo indartzeko. Gipuzkoako herrien %76 inguruk 10.000 biztanle baino gutxiago dituzte, eta, iaz, hitzarmena sinatu zuten aldundiak eta Eudelek.