Txinako talde bateko atezaina, oiartzuar bat

Donosti Cupen elkartasun keinu bat baino gehiago izan da aurten. Hiru oñatiar AEBetako taldi bati laguntzen aritu diren neurri berean, Oiartzungo jokalari batek berea ez zuen talde batekin hartu du parte txapelketan. Changzhou Xiyue Txinako taldeak Euskal Herrira bidaiatu behar zuenean, kide guztiak hegazkinera igo ziren, baina haiekin atezain lanetan arituko zen kidea ez zen iritsi. Postu horretan arituko zen beste inor ez zutenez, Oiartzun futbol taldeko Derick Martinez atezainarekin harremanetan jarri ziren, eta txapelketa osoa egin du haiekin.

Leave a Reply

Your email address will not be published.