Motzean

Kultura?
Arima elikatzen didan hori.
Bakarrizketak?
Jendearengana iristeko arte diziplina bat.
Umorista bat?
Lipus [Iñigo Ibarra, <em>Ander Lipus<em>].
Euskara?
Euskaldunon izaera eta altxor bakarra. Euskaldunek guda guztiak galdu dituzte, eta euskarak borroka guztiak irabazi ditu.
Euskalkiak?
Maite ditut. Antzezlanetan asko sartzen ditut.
Herri bat?
Orendain.
Areto bat?
[Donostiako Antigua auzoko] Dokan aurkeztu izan ditut proiektu guztiak. Nik asko eman diot Dokari, baina jaso ere asko jaso dut.
Eredu izan duzun norbait?
Ume garaiko bizilagunak; asko irakatsi didate.
Zeri diozu beldurra?
Porrotari.
Damurik baduzu?
Ez; egindakoa eginda dago.
Aholku bat?
Pasioa eduki.