Leku gehiago nahi dute Irungo Artalekun

COVID-19agatik Irungo Artaleku kiroldegiko lau squash pistetatik bi itxi egin zituzten, segurtasun neurriak betetze aldera. Koronabirusaren aroa bukatuta, baina, bakarra zabaldu zuten, eta, bestean, giharrak lantzeko gailuak jarri. Irungo Lur Alai squash klubeko kideek ziurtatu dute azken gune hori beharrezkoa dutela handitu ahal izateko, baina kiroldegia kudeatzen duen enpresak nahi duena lortu duela COVID-19aren aitzakiarekin. Klubak salatu du egoera ez dela bidezkoa. Horregatik, Irungo Udalari dei egin diote, laugarren pista zabaltzeko.

Leave a Reply

Your email address will not be published.