Motzean

Atzegi?
Elkarlana, talde bat.
Atzegiko lanaren gauzarik onena?
Bueltan jasotzen dugun erantzun bikaina.
Eta okerrena?
Zerbait gerta daitekeen kezka.
Zaletasun bat?
Musika entzutea; beti entzuten dut.
Beldur bat?
Gertukoei zerbait gertatzea; sufrimendua.
Damuren bat?
Gazte nintzenean gehiago ez bidaiatu izana, kanpora lanera ez joan izana edo Erasmus beka baliatu ez izana.
Betetzeko duzun ametsen bat?
Gertukoekin gehiago bidaiatzea.
Zuretzat berezia den tokia?
Itsasoa dagoen edozein toki.
Gizartean gauzatu beharreko aldaketa bat?
Indibidualismoa ezabatzea, elkartasun handiagoa izatea.
Aholku bat?
Ez dut ematen aholkurik; egunerokoa gozatzeko eskatzen diot neure buruari.