Euskarazko hitzik politena?
Ama, bizitza eman dit eta.
Azkoitiko txoko bat?
Urrategi auzoa, lasaitasuna eta paisaia zoragarriak daude-eta han. Gustatzen zait goizetan hara buelta bat egitea.
Kolore bat?
Berdea; esperantza eta natura da niretzat.
Antzezlan bat?
Sendagai dantzaria [Antxieta taldea, 1988]; taula gainean antzeztu nuen lehen lana izan zen.
Telesail bat?
Go!azen 10, azken denboraldia zuzendu berri dudalako.
Bidaiatzeko leku bat?
Menorca [Herrialde Katalanak], hango kala batean biluzteko.
Aktore bat?
Meryl Streepek egin dituen gauzak asko gustatzen zaizkit. Aktore ona da, eta emakume eredugarria. Haren aldarrikapenekin identifikatuta sentitzen naiz.
Zuzendari bat?
Itziar Gomez. Asko ikasi dut harekin lan egin izan dudanetan.
Etorkizunerako asmo bat?
Zoriontsu izatea.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.