Duela urte batzuetatik, 35 milimetroko proiektore zaharren lekua hartzen ari da zinema digitala. Lehengo gailuetarako, gero eta kopia gutxiago egiten dituzte. Horiek, noski, hiriburuetara eramaten dituzte lehenengo, eta herriak oso atzean geratzen dira. Zenbait lan, gainera, digitalean bakarrik ekoizten hasi dira. Azkoitiko Baztartxo aretoan, izan dute trabarik: “Gabonetan, Asterix eta Obelix maiestatearen zerbitzura filma ematekoak ginen, baina euskarazko bertsioa digitalean bakarrik egin zuten; ondorioz, gazteleraz eman behar izan genuen”, azaldu du Jesus Arrizabalaga Azkoitiko kultur teknikariak. Dagoeneko, hainbat herri txikitan pasatu dira digitalera: Tolosan eta Azpeitian, esaterako.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.