Euskal Herriko trikiti lehiaketek hogei geldialdi dauzkate aurten. Martxoan hasi zen lehia, Lazkaoko txapelketarekin, eta azaroan amaituko da, Zaldibarren (Bizkaia). Hiru saio falta dira jokatzeko.
Martxoa. Lazkao.
Maiatza. Getaria eta Markina-Xemein (Bizkaia).
Ekaina. Azpeitia eta Orio.
Uztaila. Elorrio (Bizkaia), Lesaka (Nafarroa), Hernani eta Zestoa.
Abuztua. Aia, Berrobi, Bidania-Goiatz, Zeanuri (Bizkaia), Zestoa eta Zizurkil.
Iraila. Hernani eta Zarautz.
Urria. Okondo (Araba) eta Zumaia.
Azaroa. Zaldibar (Bizkaia).