Saskibaloia?
Bizitzeko modu bat.
Jokalari bat?
Michael Jordan eta Magic Johnson.
Entrenatzaile bat?
Pablo Laso.
Iraurgi?
Hiru seme-alaba dauzkat; laugarrena da.
Gipuzkoa Basket?
Adopzioan hartu nahi dudan beste seme-alaba bat.
Nor izan duzu eredu bizitzan?
Ama.
Eta kirol arloan?
Hasi nintzenean, Juantxo Villarrealek eragiten zidan zirrara handien.
Zeri diozu beldurra?
Familiako kideren bati ezbeharren bat gertatzeari.
Damuren bat?
Badauzkat harro ez nagoen etapa batzuk, baina ez dira asko.
Aholku bat?
Jatorra izan, eta ez egin inori zeuri egitea gustatzen ez zaizunik.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.