Umorez beti, gaurko ere egitarau oparoa prestatu dute Arrasaten, Maritxu Kajoi jaian:
06:00. Pintxo potean, nostalgikoentzako txokolate beroa, Hobaroan.
08:00. «Animaliazaleen gozagarri», etxafuegoak Santa Barbaratik mundura.
12:00. Txosnagunea zabalduko dute.
12:30. Aquagym saioa, Otalorako biribilgunean, Jose Ramanok gidaturik.
17:00. Arrasateko ludotekako kideek antolaturik, aisialdi eskaintza hezitzailea, Jokin Zaitegi plazan.
18:00. Arrasate kanpoaldera bizitzera joan behar izan duten gazteei ongietorria, Ikerreko biribilgunean.
19:00. Oria txaranga, herriko plazan eta inguruan.
20:30. Maritxuri lore eskaintza, herriko plazan.
21:00. Elektrotxaranga herriko plazatik abiatuta, txosna batzordeak antolaturik.
22:00. Udaletxeko brigadarekin batera, Frantziako Tourrerako kendu zituzten abiadura moteltzeko konkorrak berriro jartzeko auzolana.
23:00. Dantzaldia herriko plazan, Luhartz taldeak alaiturik.
01:00. DJ Karapaixo, txosnagunean, txosna batzordeak antolaturik.
08:00. Izenbarikuak txaranga, txosnagunetik hasita, txosna batzordeak antolaturik.
Bihar goizean. Otxoime Herri Egunera joateko «despistatuentzako» erromesaldia. Sanprubusean geldialdia egingo dute («gorri-gasa, debalde»).