Kontziliatzea zaila den lanbide bat

Baserrikoa ez da lan erraza kontziliatu ahal izateko. Nekane Tomasena okin lanetan ibili zen baratzean hasi baino lehen, eta garai hartan izan zituen bi alabak: “Baratzezaintzan, gure alabak helduak izan direnean hasi naiz, baina askotan pentsatu izan dut haur txikiak izango balira ez litzatekeela posible izango. Ondoan zaintza sare bat baduzu, bai, baina bakarrik, ez”. “Kontziliazio soziala” ere aipatu du Miriam Arrietak: “Normalean, zure lagunekin alderatuta, beste aurrekontu bat izaten duzu, eta baita beste denbora tarte batzuk ere. Urtaroen araberakoak dira gure oporrak”.

Leave a Reply

Your email address will not be published.