KM0 ekinbidea, tokiko musika talentuaren alde

Irungo Udaleko Kultura eta Kirol Sailak tokiko musika talentuaren aldeko apustua egin du aurten ere —iaz jarri zuten martxan proiektua—. Kontzertu akustikoen egutegi bat ondu dute, eta Irungo hainbat auzotako hainbat establezimendutan ematen dituzte kontzertuak. Ez da sarrerarik ordaindu behar izaten.

Urriaren 12an hasi zen zirkuitua, Siglas taldeak Manolo eta Rugby tabernen atarian eman zuen kontzertuarekin. Trouble Womanen saioa izan zen urriaren 19an, eta No Soy Parisena atzo. Azaroaren 9an izango da hurrengo saioa —Lanbroa—, Santiago garagardotegian. Azaroaren 16an Amane Area eta Carmen 404 bakarlarien txanda izango da, Muro eta Ekialde tabernen terrazetan; eta azaroaren 23an Mi Gato Sam taldea ariko da, La Canasta eta El Ensanche tabernen terrazetan.

Leave a Reply

Your email address will not be published.