Motzean

Futbol zelai bat?
Osoki birmoldatu zutenetik han jokatzeko aukerarik izan ez dudan arren, [Donostiako] Reale Arena.
Futbol entrenatzaile bat?
Sarina Wiegman herbehereetarra, egun Ingalaterrako selekzioaren entrenatzaile dena.
Futbol jokalari bat?
Irene Paredes. Asko maite dut.
Futbolak eman dizun une berezi bat?
Realarekin [Espainiako] Kopa altxatzea.
Eta txar bat?
2018ko maiatzean belauneko lotailu gurutzatua puskatu nuenekoa, eta 2019ko maiatzean Realarekin jokatu nuen azken partida: ederra izan zen, baina gaizki pasatu nuen.
Partida bat galtzean, aldagelan, haserraldi hitzaldi bat edo lasaitasun mezu bat?
Jokalarien jarrera eskasa izan bada, ahotsa altxatu beharra dago. Galduta ere jarrera ona izan bada, babesa eta aurrera egiteko mezua zabaldu behar da, patxadaz.