Euriaren eragina munduko kulturetan, ekainaren 2ra arte

Hondamendi eragilea batzuetan, onuragarria besteetan, fenomeno naturala baino zerbait gehiago da euria. Munduko hainbat kulturetan euriak izan duen eragina aztertu dute San Telmo museoko erakusketan. Batzuek iragarri egiten dute euria; beste batzuek deitu egiten diote, eta euritik babestu egiten dira; badira euriari beldurra diotenak, edo opari onenaren gisan jasotzen dutenak. Euriak eragiten dituen sentipen horiek guztiak biltzen saiatu dira munduko hamaika kulturatako objektuen bidez. Euritik babesteko objektuak dira batzuk. Hainbat kulturatako errituak erakusten dituzte besteek. Azkenik, badira euriaren sinboloak ere. Ekainaren 2ra arte egongo da, San Telmo museoan.