Dantza programazioari dagokionez, hilabete oparoa izaten da maiatza Gipuzkoan. Horren adibide dira hainbat herritan egiten dituzten jaialdiak. Esaterako, Hondarribia Dantzan egingo dute asteburuan. Jean Mixel Bedaxagarrek maskaradei buruzko hitzaldia emango du gaur, eta hainbat dantza emanaldi egingo dituzte herrian, bihar eta igandean.
Aretxabaletan ere dantzaren astea ospatzen ari dira. Aste guztian hainbat ekintza antolatu dituzte, eta asteburuan jarraituko dute. Barbara II movimiento ikuskizuna izango da gaur, 22:00etan, frontoian. Bihar, Zortziko lana aurkeztuko du Jaiki elkarteak. Igandean, Haur Dantzarien Eguna izango dute.