Musika Hamabostaldirako sarrerak salgai, gaurtik

Gaur bertan jarriko dituzte salgai Donostiako Musika Hamabostaldirako sarrerak. Abuztuaren 1etik 31ra, musika klasikoko hainbat kontzertu, ballet ikuskizun eta opera izango dira. Viktoria Eugenia antzokiko txarteldegian eros daitezke sarrerak, edo, bestela, www.quincenamusical.com webgunean.