HARRIARI LOTUTAKO BIZIPENEN ERAKUSLE

Donostiako San Telmo museoko Harrijasotzaile: harriaren indarra erakusketak harria gertutik ezagutzen duen emakume bat izango du bihar gidari: Idoia Etxeberria. Bere bizipenen berri emango du 12:00etatik aurrera, eta, ondoren, erakustaldi bat egingo du bisitarien aurrean. Etxeberriak 150 kiloko harri laukizuzena altxatu zuen iazko urrian, emakume batek erakustaldi ofizial batean inoiz jaso duen harririk handiena. Erakusketa duela hilabete pasatxo zabaldu zuten, eta irailaren 8ra arte bisitatu ahal izango da. Irudian, Etxeberriak marka lortu zueneko ekitaldia, Donostian, Viktoria Eugenia antzokian.