Bizikleta elektrikoak alokatzeko zerbitzua abian jarriko dute abuztuan, Donostian. Ehun bizikleta elektriko jarriko dituzte, eta horiek jaso eta uzteko hamabi geltoki egongo dira. Aurrerago, bizikleta horientzako 25 leku ezartzeko helburua dute; luzera begira, berriz, 55 geltoki ezarri nahi dituzte.
Bizikletak alokatzeko zerbitzu publikoa atzerapenarekin iritsiko da Donostiara, zerbitzua adjudikatutako Bonopark enpresak finantzaketa arazoak izan baititu. Jon Albizu udaleko Mugikortasun zinegotziak azaldu du Europan erreferente izango den sistema izango dutela laster Donostian: “Apustu estrategikoa da, hirian motorrik gabeko mugikortasuna bultzatzen jarraitzeko”.