MUSIKA EGUNERAKO DOINUAK, KALERA

Gaur Musikaren Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat kontzertu antolatu dituzte biharko Donostian, Loiola kalean. Napoka Iria, Los Coronas, Airbag eta Codigo Bushido taldeak ariko dira jotzen; lehen taldeak 13:00ean emango du kontzertua, eta gainerakoek 17:30etik aurrera. FNACek, San Miguel Donostiklubak eta Kutxa Kultur Elkarteak prestatu dute jaia, aurten hirugarren aldiz. Iaz, guztira 2.000 lagun baino gehiago bildu ziren. Jaialdiarekin musikak kultur ondare gisa duen balioa plazaratu nahi dute, eta musika oinarrizko beharra dela aldarrikatu. Irudian, Napoka Iria taldeko Miren Narbaiza eta Ander Mujika.