Gipuzkoako industriaren erakusketa, Donostian

Gerra amaitu ondoren, ekonomia hazten ari zela aldarrikatzeko, Gipuzkoako industriaren erakusketa egin zuten 1940an Donostiako Kasinoan. Franco diktadoreak parte hartu zuen inaugurazioan. Sektore gehienetako enpresak joan ziren beren produktu garrantzitsuenak erakustera: makina erreminta, metalgintza, oihalgintza, altzarigintza, industria kimikoa…

Erakusketan parte hartzen zuten enpresek metro koadroko ehun pezeta ordaindu behar zituzten. Antzuolako Hijos de Jose Telleriak 15 metro koadroko gune bat zuen; Legazpiko Patricio Etxeberriak 20 metrokoa, Andoaingo Olamia eta Acha enpresek 45 metrokoa eta Beasaingo CAFek 60 metrokoa.